blog community

Create a new blog   Log in to your blog

2009/01/19 11:57:22.754 Universal

"Mi limón mi limonero,..."

Kaixo family,

Pixkat atzeratuta baina hona hemen, Hilariok aldatutako limoiondoak Aizarnazabalen emandako uztaren fruitu bat. 300grko fruitua, holako piezekin, krisiari aurre egiteko limoiak aldatzen hastea onena.



Izan huntsa,




Posted by: epetxepe.2009/01/19 11:57:22.754 Universal
Tags: limoiak epelde | Permalink | Comments (3) | References (0)

2008/12/21 15:02:51.975 Universal

Eguberrion eta urteberrion!

Kaixo family:

  Ondo ondo pasa gabonak eta ospatu zuen lagun eta familiarekin izango dituzuen otorduak!
 


Hurrengo urterarte!

iani & epe & arbil

Posted by: epetxepe.2008/12/21 15:02:51.975 Universal
Tags: gabonak arbil | Permalink | Comments (4) | References (0)

2008/12/09 11:09:54.114 Universal

Altuo! Eztinat entzuten eta

Kaixo family,

Goizean hitza hartu eta nor agertuko eta gure Iratxe, bozgorailua eskutan duela.
 Jeje, aspaldian ikusi gabe eta itxura ederra dun. Geldirik ezin egon eta korrikarako prest ez izan arren, eskua botatzeko prest!

Hitzatik lapurtutako irudia,...

Saaardinnaaaaaa prexkueeeee!

Izan huntsa,
epe

Posted by: epetxepe.2008/12/09 11:09:54.114 Universal
Tags: iratxe bozgorailua mixtoa kross | Permalink | Comments (2) | References (0)

2008/11/30 18:24:34.071 Universal

Lortuko ote dute ni gizontzea?

Kaixo people,

   Alabaren jaiotza dela eta erditzeko kurtsoen barruan, gizonezko bikoteoi motxilatxo bat oparitu ziguten, Gizonduz izenekoa. Ipuiak, dvda, liburuxka, propagandako argazkia eta etxekolanak banatzeko arbelatxoa.




  Momentuz Dvda ikusteko beta hartu dut. Aita ezberdinen esperientzia kontatuak ziren dvdan, bi hizkuntzetan omen eta, zera, 5 gizonen esperientzia gaztelaniaz eta euskaraz pertsona bakarrarena (joselontxo by the way).
 Bestalde, umea jaio ondorengo hainbat papeleo egin behar izan ditut (lotsagarria egin beharreko buelta guztiak, gaur egun gure datu guztiak dituztenean) eta Espainiar estatuarekin lotuak ziren inprimaki asko gaztelania hutsean eta Eusko Jaurlaritzako bat betetzera joan nintzenean, etxera heldu eta inprimakia gaztelaniaz, kk.  Lehen nahiko denbora ez eta, presasko momentu horietan ezin fijatu paper guztietan eta euskarazkoa eskatu. 
Osakidetzan izandako tratuetan tartean tokatu zitzaigun euskaraz egiten zuenen bat, baina, nire uste apalean, %100rekin egiteko eskubidea beharko nuke. Izan genuen tratuari nota oso altua emango nieke, hizkuntza mailan ez hainbestekoa.

Gizondu eztakit gizontzea lortuko duten, baina hizkuntz normalizazioa oraindik urrun dela, hori behintzat garbi utzi didate. Beraz Patxi eta Juanjori folkloretik errealitatera pasatzeko eskatuko nieke.

Izan huntsa,

Gorka

Posted by: epetxepe.2008/11/30 18:24:34.071 Universal
Tags: gizonduz arbil | Permalink | Comments (2) | References (0)

2008/11/04 18:20:36.757 Universal

Animo Ruth eta animo Joseba, laister zarete eta hiruok bueltan

Kaixo hirukote!!
Berri ederrak gaur goizekoak!
Zorionak eta animo guztiak, falta zaizuen azken urratsa ondo joan dezaizuen.

Besarkada bat eta aurrera!


P.D: Zumaiako arraun taldean apuntatu nahi baduzue no problem eh!

Posted by: epetxepe.2008/11/04 18:20:36.757 Universal
Tags: joseba patxi ruth kolonbia | Permalink | Comments (3) | References (0)

2008/10/31 14:24:00.268 Universal

Polboroiak eta bonboiak salgai

Kaixo family,

Gabonetako postrerik ez duzuela? Zuen janaldiak kolorez bete nahi dituzuela?

- Surtidos de navidad SAN RAMÓN, merkatura atera den azken kutixia!

Zure etxean izan nahi badituzu, eskatu bildurrik gabe Mariari, ez zara damutuko. Gainera ekintza on batetan lagunduko duzu, Mariaren ikasbidaia posible egiten. Jeje.

Hemen uzten dizkizuet produktuen argazki batzuk eta saltzailearena, produktua eskaintzen.

P.D: Erosten diren kaxak beterik eta plastikoa kendu gabe datoz e!

Posted by: epetxepe.2008/10/31 14:24:00.268 Universal
Tags: ikasbidaia maria | Permalink | Comments (6) | References (0)

2008/10/14 19:00:40.018 Universal

Andoni Zakila Bila! Jiji

Iep!
  Hasi dala korrika denboraldia ere eta gure Antonino, Zakila Biran izan zen. Ez haiz makala, nahiz eta askotan "correr es de cobardes" esan, holako proba bat amaitze hutsa ez da gutxi eta egindako denbora horretan oraindik gehiago.

421 andoni epelde unanue ZUMAIA 1:31:36



"By the way", googleko nire abixatzailearen arabera, aste honetan pedrestrea izeneko proba omen da eta emakumeetan bertako denborarik onena Epeldetar batek du, jiji..

Ref to egigutti, gexur asko => http://www.diariovasco.com/20081014/web/pedestre-sebastian-batira-record-200810141259.html








Posted by: epetxepe.2008/10/14 19:00:40.018 Universal
Tags: zakila bira andoni korrika | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/09/14 06:46:42.864 Universal

Zumaiarrak kontxan!!

Kaixo family, Azkenian barruan, arrauneko egun garrantzitsuenetakoan, Zumaia barruan. Gizonezkoek ezin dutena neskak egin behar. En fin. Zorionak Edurne, oain palmareserako bandera bila, egurra!!
Aipatu bezala, Zumaia-Getaria izan zen atzo emakumezkoetan denborarik onena egin zuena, sailkapen estropadan. Zorionak eta zorte on gaurko estropadan.

Atzoko denborak:
SAILKATZE ESTROPADA
1. Zumaia-Getaria 13.42,12
2. Galizia 14.06,20
3. Hondarribia 14.16,02
4. Astillero 14.26,28
5. Tolosaldea 14.36,26
6. Arkote 15.04,52
7. Colera 17.21,40
8. Badalona 18.18,96 http://www.gara.net/azkenak/09/96309/eu/Zumaia-Getaria-izan-da-onena-emakumezkoen-lehenengo-Kontxako-Banderako-kanporaketan


Posted by: epetxepe.2008/09/14 06:46:42.864 Universal
Tags: arrauna zumaia edurne | Permalink | Comments (0) | References (0)

2008/09/05 08:12:08.091 Universal

Hurrengo urtean beharko du

Kaixo family,
   Zumaia eta Zarautz kontxatik kanpo, pena baina kanpo. Zumaiak denboraldiko estropada eskasenetakoa egin zuen, ia Zaragozakoa baina okerragoa.
1. Urdaibai 19:45
2. Orio 19:57
3. San Pedro 19:57
4. Astillero 19:58
5. Castro 20:02
6. Hondarribia 20:08
7. Tirán 20:10
8. Zarautz 20:14
9. Kaiku 20:15
10. Pedreña 20:26
11. Cabo da Cruz 20:27
12. Zumaia 20:31

Luxia Zumaiako entrenatzaileak, arrauneko blogean honela dio: “Oso gaizki egin dugu, garbi esanda. Ustez ondoen moldatzen garen itsasoa egon da, baina ez joan, ez etorri. Ondo atera gara, eta bi puntetan denbora ona egin dugu, baina gero, ziabogara heltzeko azken sei minutuetan arraunketa galdu dugu. Presaka jardun dugu, eta bueltan ere ez dugu asmatu. Gaur baino gehiago ibili gara azken bizpahiru asteetan, eta egun hauetan entrenamendu onak eginda geunden, baina ez dugu asmatu. Zarautzek eta Pedreñak ez dute onena eman, eta guk asmatu izan bagenu… Irudipen txar horrekin gelditu gara” => http://baleike.com/blogak/zumaiakoarraunelkartea/2008/09/04/telmo-deun-ez-da-kontxan-izango/

Dena den, zorionak bi arraun taldei, izugarrizko denboraldia egin baitute! Ijituak berriz nik uste baino okerrago ibili dira eta laneko TKEko porra irabaztea galarazi didate.







Orain kriston dilema geratzen zait, zein animatu. Orio? eztakit ba, gero aguantatu hitzak urte osoa, besterik ba al dute hauek buruan?. Kantabroiak (PAstillero eta Castro)? ez dakitba, eskualdunez beteak dituzte traineruak baina, desertores!!. Donostiarra? zertarako, azkenagandik 2 minutu azpitik geratzeko? Urdaibai? Euskal selekzioa da baina, ba al da naparrik (edota iparraldekorik)? Naparrik bada agian bai! Tiran? Galegoek egiten duten lan guztia kontutan hartuta, handik ona etortzen etab, animatzeko gogoa ematen dit. Hondarrabia (Baxerrik dion bezala), Pedreñari lapurtutako kontxa eta gero merezi al dute?
Pedro San? Agian hauen alde egingo dut, more kolorea gustoko baitut eta Orioren atzetik hauek baitira kontxako palmaresean. Jeje.

Halere oraindik badut Zumaia kontxan sartuko denaren esperantza, emakumezkoen Zumaia-Getaria trainerua, eta dudik pare, hauen alde!! Edurne, egurra!! Pintxo bat galdu dut Zumaia ez sailkatu izanarekin eta zuekin berreskuratzeko asmoa dut!

Ondo izan eta disfrutatu estropadekin!


Posted by: epetxepe.2008/09/05 08:12:08.091 Universal
Tags: deun enbata telmo kontxa | Permalink

2008/08/28 06:42:50.823 Universal

Ongi etorri Izar!!

Kaixo People,

   Zorionak Iratxe eta zorionak Haritz  (Aritz edo Áritx, etzekiat nola idazteken oaindik). Gurea geldirik egoten ez den honetan desiatzen natxiok, burua ateatzen ikusteko. Animo eta kaso ein Goretti ta amai. Jiji. Lur -en baimenarekin Iratxek bidalitako argazkiak jartzen dizkizuet:








Posted by: epetxepe.2008/08/28 06:42:50.823 Universal
Tags: izar iratxe haritz | Permalink | Comments (3) | References (0)